jaja

Datos personales

me gustan los perros, los cerdos (no como hombres) suelo correr mucho y voy al gimnasio tdos los dias kon taf!

día uno:el despertar

ola mundoooo! estoy encantada y es un honor, enseñaron mi super bloog megatxatxi!
espero k oz mole miiil!
oz amooooh!

Seguidores

lunes, 7 de junio de 2010

marrazoak

Mutur konikoa duen eskualoen familiako arraina da. Bi bular hegats ditu, eta haiei esker abiadura handian joan daiteke itsasoan zehar harrapakinak ehizatzeko. Marrazoaren arnasketa sistema oso konplexua denez, ur azpian arnasteko gaitasuna dauka. Carcharon carcharias du izen zientifikoa eta itsasoko animalia harraparirik arriskutsuena da.

Arrain mota hau haragijalea da eta beste arrain mota batzuez elikatzen da. Gehienetan izurdeak jaten ditu baina itsas-txakurrez edo sardinez ere elikatzen da. Munduko beste leku batzuetan animalia hauek pertsonak erasotzen dituzte, baina bakarrik fokak direla pentsatzen dutelako. Bale-marrazoa marrazoetatik kaltegabeena da, belarjalea da-eta.

Honek barne ernalkuntza egin dezake, marrazo mota berberarekin noski; horrela, mota bereko marrazoa jaiotzen da arrautza batetik.
5 eta 10 kumeren artean edukitzen dituzte.

Marrazo zurien familiak gutxiagotzen doaz; horren ondorioz, legeek babestu dute munduko leku askotan.

Marrazoak, arraiak bezala, kartilagoz osatutako eskeletoa du. Harrapari odolzalea da, eta lehen esan dugun bezala, beste arrain batzuez elikatzen da bere hortz handiei ezker, ilaretan antolaturik eta triangelu formadunak, eta jaten duen bitartean hortz bat galtzen badu, beraren ordez beste bat ateratzen zaio.

Marrazoak munduko itsaso tropikal eta epel guztietan aurkitzen dira, esate baterako: ozeano Barean, Atlantiar ozeanoan...

Marrazoek ez dute ikusmen onik baina beren harrapakinak harrapatzeko beren usaimenaz baliatzen dira: izugarrizko ur pilaren erdian dagoen odol tanta bakarra usaindu dezakete. Gainera, harrapakinen mugimenduek sortzen dituzten seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean duten sentsore batzuei esker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario